1997ko Korrika edo 10. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamargarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Luis Villasante euskaltzaina omendu zuen. Euskal Herria Korrika! leloa izan zuen.
Ibilbidea
10. edizioa izanik lehenengo Korrikaren ibilbidea egin zen gutxi gorabehera, Oñatin dagoen Arantzazuko santutegian abiatu martxoaren 14an eta Bilbon bukatuz hilaren 23an. Luis Villasante izan zen omendua 18 urtetan Euskaltzain buru izandakoa. Abiapuntua Arantzazun izateak ere balio sinboliko handia zuen. Hasierako ekitaldian Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok bertsoak bota ondoren Euskaltzaindiako buru zen Jean Haritxelharrek eman zion lekukoa Villasanteri. Honek lehenengo metroak egin ondoren zazpi herrialdeetako ordezkari anonimoei eman zien lekukoa.
Bilboko Arriaga antzokian bukatu zen Korrika. Azken metroak mezua idatzi zuen Joan Mari Torrealdaik egin zituen, AEK-ko antolatzaileek lagunduta.[1]
Akordioa
Lehenengo Korrika hartatik zetozen AEK eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harreman txarrak atzean gelditu ziren 1997an bi erakundeak akordioa adostu eta sinatu zutenean. Hurrengo ekitaldian Eusko Jaurlaritzak parte hartu zuen Korrikan.
Korrika Kulturala
Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.
Euskal Herria Korrika! Bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zortzi, bederatzi, hamar Euskal Herria Korrika! (errepika)
Arantzazu izan da gordeleku gotor euskal hots eta hitzen babesleku jator txori ezin zen eta izan ginen sator izkutua uzteko garaia badator.
Hizkiak izkututik badatoz argira K bi hanka luzekin korrika hasi da Oñatin pasa da O jira eta jira R ere hedatu zaigu Euskal Herrian. R hor ibili da Euskal Herrietan I tximina dugu labe garaietan K azkenik sartu da Bilboko kaleetan A ikasten hasi da non eta AEKn
Euskal Herria Korrika! ...
Senak agindu zigun zenari eustea baina izkutatzea ez al da tristea? Nahi badugu euskara igotzen hastea komeni da korrika Bilbora jeistea.