1997ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 50. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 23 eta 24an jokatu zen Moañan, eta SD Tiránek bere hirugarren garaipena lortu zuen (1960ko Moañarena kontutan hartuta laugarrena), bigarrena jarraian.
Historia
Euskaldunek uko egin zioten Espainiako txapelketan parte hartzeari eta lau galiziar, hiru kantabriar eta asturiar bat elkartu ziren Moañako Meira auzoko uretan. Kantabriarrek estropada inpugnatu zuten arauen arabera komunitate bereko hiru traineru baino gehiago egon ezin zirela esanez baina ez zitzaien protesta kontutan hartu.
Lau traineru galiziarrek osatu zuten ohorezko txanda eta Tiránek erraz irabazi zuen denbora izugarria eginaz gainera, eremuko aurreko marka 17 segundutan hobetuz. Estropada eremuak hiru miliako luzera izango ote zuen zalantzak zabaldu ziren. Kontsolazio txandan Castropol nagusitu zen eta hiru kantabriarrek azken postuak bete zituzten.
Parte-hartzaileak
Emaitzak
Tripulazio irabazlea
Ikus, gainera
Kanpo estekak