1945eko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 2. ekitaldia) urte honetako irailaren 23an jokatu zen Donostian, eta etxeko traineruak, Donostiak, irabazi zuen.
Historia
Parte hartzaileak Kontxako Banderako aurreneko lau sailkatuak izan ziren, Pedreña, Kaiku, Hondarribia eta San Pedro. San Pedrok uko egin zion txapelketan parte hartzeari eta haren lekua Donostiak bete zuen. Txapelketa jokatu behar zen egunean oso itsaso txarra zegoen eta donostiarrak eta hondarribitarrak baino ez ziren ausartu ateratzera.
Parte-hartzaileak
Emaitzak
Tripulazio irabazlea
- Sindicato de Pesca de Guipuzcoa (Donostia)
- Patroia: Eustakio Iraola "Famao"
- Arraunlariak: Esteban Azkue, Pablo Agote, Antonio Iartza, Jose Galdos, Luis Gaztañazpi, Ramon Indo, Joakin Fresnedo, Joxe Mari Jauregi, Segundo Manterola, Batista Oliden, Pedro San Martín, Felipe Zumeta eta Joxe Mari Zumeta.
Ikus, gainera
Kanpo estekak