10,000 BC (euskaraz K.A 1.000), 2008ko Roland Emmerich alemaniar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko epika film bat da. Steven Strait, Camilla Belle, Cliff Curtis, Joel Virgel, Nathanael Baring, Affif Ben Badra, Marco Khan eta Tim Barlow aktoreek antzeztu zuten. Omar Sharif aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
K. a. 1000. urtea da, mamut handia Lurrean harat-honat zebilenean, gizartea egituratu zuten lehenbiziko ideiak eta sinismenak sortu zirenean. D'Leah (Steven Strait) ehiztari gazteak bere herria basamortu zabal batean zehar gidatu du: tigre hagin-luzeei eta bestelako historiaurreko harrapakariei aurre egin diete, zibilizazio galdu bat topatu eta, Evolet (Camilla Belle), maite duen emakumea ere salbatu behar du.
Aktoreak
Kanpo estekak