E puntuduna (Ė ė) latindar alfabeto hedatuko letra bat da, gainean puntu diakritiko batekin. Lituaniako alfabetoko bederatzigarren letra da, kölsch hizkuntzak ere badu, Alemaniako Kolonian erabiltzen da, eta potawatomi eta cheyenne hizkuntza amerikarrek ere bai.
Lituanieraz [eː] gisa ahoskatzen da, [ɛː] ahoskatzen den ęrekin kontajarria, eta e arruntarekin [ɛ, ɛː].
Kanpo estekak