Östers IF (izen osoa Östers Idrottsförening), Växjö hiriko futbol talde historikoa da. 4 Liga eta Kopa bat eskuratu ditu.
Historia
Öster izenak "mendebaldea" esan nahi du, izan ere Växjöko mendebaldeko barrutian izan baitzuen sorrera 1930an. 1961ean egin zuen debuta lehen mailan eta hurrengo bi hamarkadetan lortu zituen emaitza onenak, lau liga eta kopa bat. 1998an maila galdu zuen eta zailtasun ugari pasa ondoren 2013an berriz ere lehen mailan aritu zen, urtebetez ordea.