Växjö (suedieraz ˈvɛkːˈɧøː ahoskatua) Suediako hegoaldeko hiria da, Kronobergeko konderriko hiriburua. 2010ko erroldaren arabera 60.887 biztanle ditu.
Etimologia
Växjö izenak bi hitz hartzen ditu bere baitan, väg (bidea) eta sjö (aintzira), izan ere neguan aintzira izoztu egiten zenea berau zeharkatzen baitzuten inguruko herrietako nekazariek markatu plazara joateko.
Historia
Kontrakoa uste bazen ere, ez zen kristautasun aurreko kultorik izan bertan, bai ordea gertu dagoen Hov herrian. XII mendetik aurrera apezpikuaren egoitza izan da baina ez zuen hiri estatusa lortu 1342 arte, Magnus IV.a Suediakoak eman zion. XIV mendean eskola ireki zen eta 1485ean frantziskotarren monasterio bat. XV mendekoa da Kronoberg gaztelua ere, konderriari izena ematen diona.
Iparraldeko Gerratan sarritan suak kaltetu izan zuen herria, 1277, 1516, 1570, 1612, 1658, 1690, 1749, 1753, 1799, 1838 eta azkenik 1843an, eta orduko berreraikuntzaren ondoren ezarri zen gaur egungo kaleen planoa.
Klima
Datu klimatikoak (Växjö)
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
|
9.6
|
13.8
|
20.0
|
27.9
|
29.0
|
32.5
|
32.9
|
34.4
|
27.6
|
21.9
|
14.0
|
11.3
|
34.4
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
0.3
|
0.9
|
5.4
|
12.0
|
16.6
|
19.8
|
22.4
|
21.0
|
16.8
|
10.8
|
5.5
|
1.7
|
11.1
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
-4.0
|
-4.0
|
-2.5
|
1.4
|
6.1
|
9.3
|
12.5
|
11.8
|
8.4
|
4.0
|
1.3
|
-2.3
|
3.5
|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
|
-34.0
|
-28.8
|
-29.8
|
-19.0
|
-6.0
|
-0.8
|
3.5
|
0.0
|
-4.8
|
-10.3
|
-17.8
|
-24.5
|
-34.0
|
Pilatutako prezipitazioa (mm)
|
52.1
|
34.9
|
41.4
|
39.6
|
47.6
|
54.9
|
76.6
|
57.4
|
71.0
|
57.8
|
63.4
|
55.6
|
652.6
|
Eguzki orduak
|
34
|
63
|
100
|
151
|
214
|
218
|
202
|
193
|
125
|
72
|
45
|
23
|
1440
|
Iturria (1): SMHI[1]
|
Iturria (2): SMHI Monthly Data 2002-2014[2]
|
Hiri berdea
Hiriak kutsadura handia zuela ikusita, hala airea nola urak (eutrofizazioa), 1996an erregai fosilak 2030rako erabat baztertzeko erabakia hartu zen. Dagoeneko ondorioak nabariak dira. 1993 eta 2011 artean negutegi efektuaren arduradunak diren gasak $41 jeitsi dira. CO2-aren ekoizpena adibidez 2'4 tona/biztanleko da, Europar Batasuneko batazbestekoa 7'3 tona/biztanleko delarik.
Kirolak
Östers IF da Växjöko futbol taldea eta 1970 eta 1980 hamarkadetan arrakastatsua izan zen Suediako lau liga eta kopa bat irabaziz.
Hiritar ezagunak
Ondasun nabarmenak
Erreferentziak
Kanpo estekak