Ömer Kavur (Ankara, 1944ko ekainaren 18a – Teşvikiye, Istanbul, 2005eko maiatzaren 12a) Turkiar zinema zuzendaria. Frantzian ikasi zuen, soziologia eta kazetaritza lehenengo, eta zinemagintza gero. 1971n, Turkiara itzuli zen, eta han, dokumentalak eta publizitate-zinema egiten hasi zen. Filmetan, gai errealista eta ezkorrak erabiltzen ditu, edo maitasun-istorio konponezin eta zailak. Sexu-obsesioa ere maiz azaltzen da bere filmetan, beti kezka existentzialez zipriztinduta. Lanen artean ditu: Yatik Emine (1974), Göl (1982), Gece Yolcolugu (1987), Gizli Yuz (1991) etaAkrebin Yolculugu (1997), Melekler Evi (2000), Karşılaşma (2003). Anayurt Oteli filmak (1987) Kritikaren Saria irabazi zuen Veneziako Mostran.
Filmografia
- Yatık Emine (1974)
- Yusuf ile Kenan (1979)
- Kırık bir aşk hikâyesi (1981)
- Ah güzel Istanbul (1981)
- Göl (1982)
- Körebe (1985)
- Amansız Yol (1985)
- Gece Yolculuğu (1987)
- Anayurt Oteli (1987)
- Gizli yüz (1991)
- Aşk üzerine söylenmemis hersey (1996)
- Akrebin Yolculuğu (1997)
- Melekler Evi (2000)
- Karşılaşma (2003)
Erreferentziak