2017 urtera arte eskola Bilbon zuen egoitza eta gaur egun Erandion kokatuta dago. Eskolaren zuzendaria Marina Shimanskaya antzezle eta pedagogoa da eta eskolaren koordinatzaile orokorra Algis Arlauskas zuzendari, gidoilari eta antzezlea da.
Antzerki eskola berri bat eskaintzeko helburuarekin 2009 urtean Ánima Eskola antzerki eskola sortu zuten, biek zuzentzen dutena eta biek bertan irakasten dute, beste irakasle batzuekin batera.[3][4]
Eskolak Errusiako antzerki-formakuntza klasikoa jarraitzen du Stanislavsky metodoan oinarrituta, Yevgeni Vakhtangov, Mikhail Txekhov eta Vsevolod Meyerhold (biomekanika teatralaren bultzatzailea) pedagogoen metodologiekin garatuta, baita Jerzy Grotowskiren influentziaren batekin ere, eskola errusiarraren metodologiei jarraituz, Stanislavsky-Vakhtangov-M.Txekhov-Meyerhold metodologia (errusiar metodoa). Marina Shimanskayak eta Algis Arlauskasek zuzenean inportatutako metodologia klasikoa, Ivan Verkhovykh bezalako heziketa klasiko errusiarreko irakasle laguntzaileekin batera.
Ikasketak
Eskolak hiru espezialitate eskaintzen ditu arte dramatikoa (lau urte), zinema zuzendaritza eta gidoigintza (hiru urte), beste eremuetako disziplinekin batera.