- Artikulu hau Itzako kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuasti (argipena)».
Zuasti[1] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Zuasti Itza— Nafarroa Garaiko herria da, Itza udalerrikoa. Gulibarrekin batu baino lehen, Itza zendeako herria zen. 509 biztanle zituen 2020an.[2]
Demografia
Hizkuntza
Hizkuntza nagusia gaztelania da. XX. mendean galdu zen euskara.
Ondarea
Aipagarriak dira Erdi Aroko jatorria duen San Andres parrokia eliza (XIV. mendeko atari gotikoa, XVII. mendeko erretaula nagusia, XVI. mendeko bataiarria), eta bertako jauregia.
Garraioa
Autobus linea batek Zuasti eta Iruña lotzen ditu: Zuastiko autobusa.
Argazki galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak