Aliriko zubiarekin batera Usurbilgo zubirik zaharrena da.[2] 1549an Juan Pérez de Arrillagak bere testamentuan erreal bana utzi zien Usurbilgo 2 zubiei.[3] Horrek zubiak zurezkoak zirela adieraziko luke eta dirua haien mantenurako izango litzateke.[4] 1592an Lucía de Mutiozavalek 2 erreal utzi zituen Çorroçako zubiaren konponketetan laguntzeko. Hori da zubiaren izenaren aipamenik zaharrena.[4] Luis Murugarren historialariak dionez zubi hau garai hartan Usurbil eta Aginaga arteko muga zen, Urdaiaga Aginagako aldea izango baitzen garai hartan.[4] 1639an Juanes de Ondaldagorrik aginagarrak zubia berreraikitzeko eskatu zion Usurbilgo Kontzejuari[3][5] eta gastuen bi heren bere gain hartzeko, beste herena aldiz Aginagak ordainduko luke.[3][4] Zubi hau Zestoa eta Donostia arteko errege bidean zegoela esaten zen.[4]Uholde handiek zurezko zatia hondatzen zutenean alak erabili behar izaten zituzten ibaia gurutzatzeko.[2] Zati bat zurezkoa izateak bidea mozteko aukera ematen zuen arrisku garaietan, batez ere gerrateetan.[4]
1999ko eraberritzeko lanetan porlanezko bide zoru zabalagoa bota eta jatorrizko harrizko barandak metalezkoekin ordezkatu zituzten.[2]