Zizpa gaztetxea edota Baionako gaztetxea Lapurdiko Baiona hiriburuan dagoen gaztetxe bat da.
Kokalekua
Espiritu Saindua auzoan dago, Lesseps karrikako 7. zenbakian, eta Atturri ibaiaren alboan.
Historia
2015eko urtarrilaren 23an inauguratu zen, aurretik gazteek Baionako Herriko Etxea eta Jean Rene Etxegarai alkatearekin sinatutako akordio baten bidez.
Gaztetxea
Gaztetxea eraikin baten behealdean dago, iraganean tailer mekanikoa eta artista talde bat zegoen lekuan. 130 m2-ko azalera du.
Kanpo estekak