Zirkoia ZrSiO4 formula kimikoa duen nesosilikatoen taldeko minerala da. Ia beti hafnioa ere izaten du, %1etik %4ko kantitatean. Zirkoiaren kristal-egitura tetragonala da. Bere kolore naturala horia, gorria, marroia edo berdea da, baita gardena ere. Harribitxi-kalitatea duten ale gardenak diamantearen ordezko gisa erabiltzen dira.
Izena arabierazko zarqun hitzetik (bermiloi) edo persierazko zargun hitzetik (urre-kolore) datorkio.
Kanpo estekak