Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Zipreko Errepublikako hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.
Etimologia
Zipreren aurreneko aipamena mizenarrek egin zuten K.a. XV. mendean eta kupirijo (zipretar) aipatzen da. Greziera klasikoanΚύπρος (Kýpros) esaten zaio uharteari. Etimologia aztertzeko orduan, hiru hipotesi nagusitzen dira:
Altzifre zuhaitzaren izena: grezieraz κυπάρισσος (kypárissos) da.
Henna zuhaitzaren izena: grezieraz κύπρος (kýpros) da.
Kobrearen zipretar izena, sumeriar jatorrian zubar esaten dena, izan ere kobre metaketa handiak baitaude uhartean. Latinez kobrea izendatzeko aes Cyprium erabili izan zen, "zipreko metala", gerora Cuprum hitzera laburtu zena. Beraz, badirudi uharteak eman ziola izena metalari eta ez alderantziz[3].
Geografia eta klima
Geografia
Zipre Mediterraneo itsasoan dagoen hirugarren uharte handiena da, Sizilia eta Sardiniaren ondoren, azalerari eta populazioari dagokionez[4]. Mundu mailan 80.a da azaleraren arabera eta 51.a populazioaren arabera. 240 kilometroko luzera eta 100 kilometro neurtzen ditu punturik zabalenean. 34º eta 36º artean iparraldean eta 32º eta 35º artean ekialdean.
Turkia 75 kilometrora du, Siria eta Libano 105 eta 108 kilometrora, hurrenez hurren, Israel 200 kilometrora, Egipto 380 kilometrora. eta Greziako uharte gertukoena 280 kilometrora[5].
Bi mendilerrok zeharkatzen dute uhartea. Iparraldean, Kirenia mendikatea dago, kostaldeari buruz paralelo, eta hegoaldean uhartearen azaleraren erdia hartuz, Troodos mendikatea dago. Mendikate bien artean Mesaoria goi-ordokia dago eta Pedieos ibaiak zeharkatzen du. Zipreko punturik garaiena Olinpo mendia da (1.952m), Troodos mendikatean.
Limasolgo eta Larnakako aintzira gaziak hegaztientzako pausaleku garrantzitsuak dira[6]. Aintzira horiek populatzen dituen hegazti aipagarriena flamenkoa da[7].
Klima
Ziprek klima azpitropikala du, mediterranearra eta erdi-lehorra, Köppen sailkapenaren arabera Csa eta BSh. Negu epelak ditu eta uda, beroak. Euria negu partean baino ez du egiten eta Troodos mendikatearen tontorretan inoiz elurra agertu izan da.
Ur baliabideak
Ur gabezia kezka iturri historikoa izan da zipretarrentzat. Azken 30 urteetan prezipitazioak asko jaitsi dira, gainera[8]. Azken urteetan urtegi ugari eraiki dira populazioen gorakadari eta nekazaritza beharrei aurre egiteko. 107 urtegi daude egun eta 330 milioi m3 ur biltzen dute denen artean.
Historia
Antzinaroa
Uhartearen hegoaldeko muturrean Aetokremnos dago: bertan, K.a. 8.200 urtean ehiztari-biltzaile kolonia baten aztarnak aurkitu dira[9]. Aurreneko gizakien etorrerak hipopotamo nanoen eta elefante nanoen iraungipena ekarri zuen. Duela 10.500 eta 9.000 urteko ur putzuak ere aurkitu dira[10]. K.a. 7500 urteko hilobi batean katuaren hondarrak daude: gizakiaren eta felidoen arteko harremanaren aurreneko aztarnak dira[11]. Neolito garaiko Khirokitia herrixka (K.a. 6800) UNESCOkGizateriaren ondare izendatu zuen, hain ongi mantentzen delako[12].
Brontze Aroan bi aldiz iritsi ziren greziarrak. K.a. 1400 urtean mizenastarrak izan ziren aurrenekoak eta haien inperioa K.a. 1100-1050 artean erori zenean akaziarrak bertaratu ziren. Ezagutzen den errege zipretar zaharrena Kushmeshusha da, K.a. XIII. mendekoa. Ugaritera bidalitako eskutitzetan haren izena agertzen da[13]. Ziprek greziarrentzat izan zuen garrantziaren lekuko greziar mitologiako Afrodita eta Adonis jainkoen sorlekua izatea da. Zipre uhartea hamabi hiri-estatutan banatu zen, mendebaldetik ekialdera: Marion, Pafos, Soloi, Kourion, Lapetos, Tamasos, Amathus, Ledra, Idalion, Kitroi, Kition eta Salamina.
K.a. X. mendean Kition hirian merkatari feniziarrak zeuden, Tirotik iritsiak, eta hiriaren garrantzia politikoa nabarmen handitu zen[14]. Ziprek kokapen estrategikoa zuen Ekialde Hurbilean eta kobre meategiak ere handiak ziren. Horregatik inperio handiek inbaditu egin zuten. Asiriarrek gobernatu zuten K.a. 708 urtean, ondoren egiptoarrek eta K.a. 545etik aurrera pertsiarrek. Salaminako errege zen Onesilus pertsiarren aurka matxinatu zen K.a. 499an baina ez zuen arrakastarik izan. K.a. 333 urtean Alexandro Handiak konkistatu zuen eta honen heriotzaren ondoren Ptolomeotar Erresuma egiptoarraren barnean gelditu zen. Hurrengo mendeetan zipretarrak asko helenizatu ziren. K.a. 58. urtean Erromatar Inperioak konkistatu zuen[15]. Erromatar probintzia izan zen inperioak iraun artean.
Erdi Aroa
Erromatar Inperioa 395ean bitan banatu zenean, ekialdeko Bizantziar Inperioan geratu zen. Orduan finkatu zen oraindik ere badirauen greziar-kristau ideologia zipretarrengan. 649an hasi eta hiru mendetan zehar eraso ugari etorri ziren Sortaldetik. Piraten erasoak izan ziren nagusiki baina tamaina handiko hainbat eraso ere izan zituen eta kalte handiak jasan zituen. Hiri handiak suntsitu ziren (Salamina esate baterako) eta milaka zipretar hil ziren. Ez da garai hartako eliza bizantziar bakar bat ere mantendu. 965ean Nizeforo II.a Fokas errege bizantziarrak garaipen esanguratsuak lortu zituenean berrezarri zen bizantziarren agintea.
1191n Rikardo I.a Ingalaterrakoak helburu izan gabe konkistatu zuen Zipre. Lur Santutik itzultzen ari zela, ingelesen flotak ekaitz ugari izan zituen eta Kreta eta Rodas uharteetan geldialdiak egin zituen. Bere ezkongai Berengela Nafarroakoa eta Joana Ingalaterrakoa eta Siziliako erregina zeramatzan ontzia Ziprera iritsi zen eta Limasol parean bota zuen aingura. Isaac Komnenos Zipreko erregeak itsasontzia eta emakume biak bahitu zituen. Errege ingelesak Sizilian zuen armadari dei egin eta Zipre inbaditu zuen. Rikardo eta Berengela Limasolen ezkondu ziren.
Rikardo I.ak uhartearekiko interes berezirik ez zuen azaldu eta Tenpluko Ordenari saldu zion. Hauek Guy de Lusignan zaldun frantsesari saldu zioten eta 1192an Zipreko Erresuma sortu zen. Hurrengo mendeetan Lusignan Etxeak agindu zuen Zipren. Nikosia hiriburuko Santa Sofia katedralean koroatzen ziren Zipreko errege[16] eta Famagustako San Nikolas katedralean Jerusalemgo errege erbestean koroatzen ziren[17]. Garai hartako bi hiri handienak hauek ziren. 1473an Jakue II.a Ziprekoa, azken Lusignan erregea, hil egin zen eta veneziarrek hartu zuten uhartearen agintea erregearen alarguna veneziarra baitzen, Katalina Cornaro. Katalinak 1489an abdikatu eta formalki Veneziak Zipre anexionatu zuen urte hartan[15]. Veneziarrek Zipreko hiri nagusiak gotortzeari ekin zioten otomandarren beldur eta Nikosiako harresiak eta hiri nagusietako harresi eta gazteluak eraberritu zituzten[18].
Otomandarren aroa
1539tik aurrera otomandarren erasoak ugariak izan ziren baina 1570ean benetako erasoa izan zen. 60.000 soldadu hartuta Zipreko hiri nagusiak setiatu zituzten eta uhartea konkistatu zuten. Nikosiak eta Famagustak erresistentzia handia egin zutenez konkistaren ondoren bertako biztanle greziar eta armeniar kristauen aurka oldartu ziren eta erail egin zituzten[19]. Konkistatzaileak bertan ezarri ziren eta Anatoliatik nekazari eta artisau ugari ekarri zituzten komunitate musulman handiak sortzeko[20]. Egitura feudalaren ordez millet sistema ezarri zuten eta agintari erlijiosoak ezarri ziren komunitateen buru. Zipreko elizaren buruak greziar zipretar eta otomandar agintarien arteko bitartekaritza lanak egin zituen eta Erromako elizarekin istilu handiak izan zituen.
Hiri bat konkistatzen zuten bakoitzean eraikin erlijioso kristauak musulman bihurtzen zituzten. Horrela Nikosiako Santa Sofia katedrala eta Famagustako San Nikolas katedralari iruditeria kristaua kendu, minaretea, mihraba eta minarrak gehitu eta meskita bihurtu zituzten. Otomandarrek ez zuten interes handirik erakutsi Ziprez, ordea, eta hurrengo 250 urteetan gainbehera ekonomikoa jasan zuen[21].
Grezia ere otomandarren menpe zegoen eta 1821ean Independentzia Gerra abiatu zenean greziar-zipretar ugari Greziako armadan sartu zen. Horren ondorioz otomandar agintariek 486 agintari greziar-zipretar atxilotu eta exekutatu egin zituzten, tartean Kyprianos Zipreko artzapezpikua eta lau apezpiku. 1828an Grezia independenteko Ioannis Kapodistrias presidenteak Grezia eta Zipreren batasuna aldarrikatu zuen, Enosis deitzen zutena, eta matxinada gehiago izan ziren Zipren baina ez zuten arrakastarik izan[22].
Britainiar aroa
Errusia-Turkia Gerra (1877–1878) izan ondoren Berlingo BiltzarrakBritainiar Inperioaren esku utzi zuen Zipre. Berez 1914 artean otomandarra izaten segitu zuen eta britainiarren funtzioa Zipre errusiarren inbasiotik babestea zen, baina britainiarrek, de facto, Zipre gobernatzen zuten[15]. Britainiarrentzako toki estrategikoa zen beren ibilbide kolonialak kontrolatzeko eta uhartea modernizatu egin zuten. 1906an Famagustako itsas-portu garrantzitsua eraiki zuten, Indiarako bidean Suezko kanala gainbegiratzeko portu estrategiko bihurtu baitzuten. 1914an Lehen Mundu Gerra abiatu zen eta britainiarrek formalki Zipre anexionatu zuten. 1915ean Zipre uhartea Greziari eskaini zioten gerran beraien alde sartzearen truke baina greziarrek uko egin zioten eskaintzari. 1923an Lausanako Hitzarmenean sortu berria zen Turkiako Errepublikak Zipre eskatu zuen baina britainiarrek koroaren kolonia izendatu zuten[15].
Greziar-zipretarrek esperantza bazuten britainiarrek Greziarekin batuko zituztena eta hori bultzatzeko erakundea sortu zuten, Zipreko Borrokalarien Erakunde Nazionala, Ethniki Organosis Kyprion Agoniston (EOKA). 1950tik aurrera greziarren politika arazoetan ere ohiko gaia bihurtu zen. Turkiar jatorriko zipretarrek britainiarren agintearen alde egin zuten baina Kretak Greziarekin bat egin zuela ikusi zutenean Zipre barnean autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen hasi ziren, uhartea bitan banatzeko[23]. Helburu hori sustatzeko erakunde propioa sortu zuten Turkiarren Erresistentzia Erakundea, Türk Mukavemet Teşkilatı (TMT).
Independentzia eta banaketa
1960ko abuztuaren 16an Ziprek independentzia lortu zuen. Une horretan 573.566 biztanle zituen, % 77,1 greziar jatorrikoak, % 18,2 turkiar jatorrikoak. eta % 4,7 bestelako jatorria zutenak. Erresuma Batuak bi eremu mantendu zituen bere eskutan, Akrotiri eta Dhekelia eremu militarrak. Osatu zen konstituzioak ez zituen bi komunitateak ase eta 1963ko abenduaren 21ean eztanda egin zuen egoerak, greziar poliziak bi turkiar hil zituenean. Ekintza horren ondorengo istiluetan 364 turkiar eta 174 greziar hil ziren, 109 herrixka turkiar suntsitu eta 25.000-30.000 turkiarrek ihes egin behar izan zuten. 1964an Turkiak Zipre inbaditzeko mehatxua egin zuen baina Lyndon B. Johnson presidente estatubatuarrak eragotzi egin zuen, Sobietar Batasunak Turkia inbaditzen bazuen babesik ez ziola emango esanez[24]. Hori gertatzen zen bitartean, greziarrengan Enosis batasun kontzeptua pil-pilean zegoen eta Greziak 10.000 soldadu bidali zituen, Turkiaren balizko inbasioari aurre egiteko.
1974ko uztailaren 15ean Dimitrios Ioannides greziar-zipretarrak estatu kolpea egin zuen Zipre eta Grezia batzeko[25]. Handik bost egunera, Turkiar armadak uhartea inbaditu zuen eta Kirenia eta Nikosia arteko greziar puntu estrategikoak bonbakatu zituen. Hasieran 6.000 soldadu lehorreratu baziren ere, hiru egunen buruan su-etena adostu zenerako, 30.000 soldadu turkiar baziren Zipren. Kirenia eskuratzeaz gain, Nikosiaraino iritsi ziren[26]. Famagusta ere eskuratu zuten.
Nazio Batuen Erakundeak herrialdea bitan banatzen zuen Marra Berdea ezarri zuen[27]. Horrela deitu zitzaion aurkezturiko mapan boligrafo berdez marraztu zelako lerroa[28]. Nikosia hiriburua ere bitan banatuta geratu zen. Hurrengo urteetan barne migrazio mugimenduak izan ziren, hegoaldean gelditu ziren turkiarrak iparraldera eta iparraldean gelditu ziren greziarrak hegoaldera. Famagusta hiria turkiarren esku geratu zenez, Larnaka hiri estrategikoa bihurtu zen eta asko hazi zen. Larnakako nazioarteko aireportua Zipreko garrantzitsuena da, adibidez[29].
1983an Ipar Zipreko Turkiar Errepublika osatu zen bertan, oraindik nazioarteko ezagutza jaso ez duena. 1983an Spyros Kyprianou berretsi zuten Zipreko lehendakari karguan (1977an hartu zuen aginpidea), eta Rauf Denktashek, berriz, Zipre Iparraldeko Turkiar Errepublika aldarrikatu zuen. Harrez geroko Zipreko bizitza banaketa horrek markatua da, alor guztietan. Hurrengo urteetan, bi alderdien arteko elkarrizketak bultzatu ziren, eta Nazio Batuek bi komunitateen arteko berdintasun politikoan oinarrituriko estatu federala osatzeko proposamena onartu zuen.
↑Orhonlu, Cengiz. (2010). The Ottoman Turks Settle in Cyprus. Inalcık, Halil (ed.), The First International Congress of Cypriot Studies: Presentations of the Turkish Delegation, Institute for the Study of Turkish Culture, 99 or..
↑Jacob M. Landau. (1979). Johnson's 1964 letter to Inonu and Greek lobbying of the White House. Hebrew University of Jerusalem, Leonard Davis Institute for International Relations..
Untuk orang lain dengan nama yang sama, lihat Aleksandr Vasilevsky (disambiguasi). Marsekal Uni SovietAleksandr VasilevskyNama asliАлекса́ндр Миха́йлович Василе́вскийNama lahirAleksandr Mikhaylovich VasilevskyLahir(1895-09-30)30 September 1895Novaya Golchikha, Vichuga, Kekaisaran RusiaMeninggal5 Desember 1977(1977-12-05) (umur 82)Moskwa, SFSR Rusia, Uni SovietDikebumikanNekropolis Tembok KremlinPengabdian Kekaisaran Rusia (1915–1917) Uni Sovie...
AM Sudirdjo Artati Marzuki Sudirdjo (19 April 1921 – 15 Juni 2011) adalah Menteri Pendidikan Dasar dan Kebudayaan Indonesia pada Kabinet Dwikora I periode 27 Agustus 1964 - 21 Februari 1966. Pada masanya terjadi pertentangan ideologi yang menyebabkan lembaga pendidikan tingkat dasar terpecah, para guru banyak terlibat dalam organisasi politik.[1] Riwayat Hidup Ia adalah anak pertama dari 10 saudara pasangan R. Sudirdjo Djojodihardjo dan R.A. Sumiati Reksohaminoto Ia pe...
2012 2022 Élections législatives de 2017 en Haute-Corse 2 sièges de députés à l'Assemblée nationale 11 et 18 juin 2017 Type d’élection Élections législatives Campagne 22 mai au 10 juin12 juin au 16 juin Corps électoral et résultats Inscrits 124 791 Votants au 1er tour 63 624 50,98 % 10,5 Votes exprimés au 1er tour 62 337 Votes blancs au 1er tour 782 Votes nuls au 1er tour 505 Votants au 2d tour 64 777 51,91 % Votes exp...
Pour un article plus général, voir Présidence de François Mitterrand. François Mitterrand (1991). La seconde présidence de François Mitterrand dure du 21 mai 1988 au 17 mai 1995. Bien qu'il sache, depuis novembre 1981, qu'il est atteint d'un cancer de la prostate (les bulletins de santé, régulièrement publiés à la suite d'une promesse électorale, sont mensongers), François Mitterrand annonce le 22 mars 1988 sa candidature à l'élection présidentielle pour un second mandat de ...
Station of the Tehran Metro Javadiyeh Metro Stationایستگاه مترو جوادیهTehran Metro StationGeneral informationLocationJavadiyeh, Districts 11-16, Tehran, Tehran CountyTehran Province, IranOperated byTehran Urban and Suburban Railways Organization (Metro)Connections Tehran BRT BRT 4 HistoryOpened2 Ordibehesht 1393 H-Sh (22 April 2014)[1]Services Preceding station Tehran Metro Following station Rahahantowards Ghaem Zam Zamtowards Azadegan Javadiyeh Metro Stat...
История Грузииსაქართველოს ისტორია Доисторическая Грузия Шулавери-шомутепинская культураКуро-араксская культураТриалетская культураКолхидская культураКобанская культураДиаухиМушки Древняя история КолхидаАриан-КартлиИберийское царство ФарнавазидыГруз�...
American politician (1710–1754) Charles WillingMayor of PhiladelphiaIn office1748–1749Preceded byWilliam AttwoodSucceeded byThomas LawrenceIn office1754–1754Preceded byThomas LawrenceSucceeded byWilliam Plumsted Personal detailsBorn(1710-05-18)May 18, 1710Bristol, SomersetDiedNovember 30, 1754(1754-11-30) (aged 44)Philadelphia, PennsylvaniaResting placeChrist Church Burial GroundSpouse Anne Shippen (m. 1731)Children11, including Thomas, James and Mar...
SMA Negeri 7 JakartaInformasiDidirikan1956JenisnegeriKepala SekolahElvira . MPdJumlah kelas6 kelas setiap tingkatJurusan atau peminatanIPA dan IPSRentang kelasX IPA, X IPS, XI IPA, XI IPS, XII IPA, XII IPSKurikulumKurikulum 2013NEM terendah6,638 (2011)NEM tertinggi9,775 (2011)Nilai masuk rata-rata7,12 (2011)AlamatLokasiJl.Karet Pasar Baru Barat V , Bendungan Hilir, Jakarta Pusat, DKI Jakarta, IndonesiaTel./Faks.(021)5720934Situs websman7jakarta.sch.idMotoMotoAkur sampai uzur...
Graphic overlay in lower area of TV screen For the band, see The Lower Third.For the music venue now known as The Lower Third, see 12 Bar Club. A screenshot of an Al Jazeera English news programme showing Syrian Foreign Minister Walid Muallem in 2011. A lower third at the bottom of the screen identifies him and explains the context of the broadcast. In the television industry, a lower third is a graphic overlay placed in the title-safe lower area of the screen, though not necessarily the enti...
هذه المقالة تحتاج للمزيد من الوصلات للمقالات الأخرى للمساعدة في ترابط مقالات الموسوعة. فضلًا ساعد في تحسين هذه المقالة بإضافة وصلات إلى المقالات المتعلقة بها الموجودة في النص الحالي. (أغسطس 2016) القيمة الحالية (بالإنجليزية: Present Value) هي القيمة المساوية لسلسلة من التدفقات ا�...
Disambiguazione – Se stai cercando il metodo di rappresentazione grafica, vedi Proiezioni ortogonali. La proiezione ortogonale di un cubo su un piano verticale. In algebra lineare e analisi funzionale, una proiezione è una trasformazione lineare P {\displaystyle P} definita da uno spazio vettoriale in sé stesso (endomorfismo) che è idempotente, cioè tale per cui P 2 = P {\displaystyle P^{2}=P} : applicare due volte la trasformazione fornisce lo stesso risultato che applicandola una vol...
Coastline in Central America This article is about the Central American area. For other uses, see Mosquito Coast (disambiguation). Mosquito CoastMiskituEarly 17th century–1894 Coat of arms Status English and British protectorate (1638–1787, 1844–1860) Spanish colony (1787–1800, de jure 1816–1819) Territory of Colombia and New Granada (1810–1816, 1819–1844) Autonomous territory of Nicaragua (1860–1894) Capital Sandy Bay Bluefields (after 1787) Common languages Miskito Engl...
airBaltic IATA ICAO Kode panggil BT BTI AIR BALTIC Didirikan28 Agustus 1995Mulai beroperasi1 Oktober 1995PenghubungBandara RigaPenghubung sekunderBandara TalinnBandara VilniusBandara Tampere (mulai Mei 2022)Program penumpang setiaPINSArmada32Tujuan80SloganWe CarePerusahaan indukPemerintah LatviaKantor pusatMunisipalitas Mārupe, LatviaTokoh utamaMartin Gauss (CEO)Pendapatan €138 juta (2020)Laba bersih €-278 juta (2020)Situs webairbaltic.com airBaltic adalah sebuah maskapai penerbangan nas...
Province of Turkey This article is about the province of Turkey. For the city in Turkey, see Muğla. Province and metropolitan municipality in TurkeyMuğla Province Muğla iliProvince and metropolitan municipalityClockwise from top: Aerial view of Mugla, Marmaris Marina, Halicarnassus Theatre, Butterfly Valley, Bodrum Castle, Amyntas Rock Tombs, Ölüdeniz Beach LogoLocation of the province within TurkeyCountryTurkeySeatMuğlaGovernment • MayorAhmet Aras (CHP) • Valiİ...
Series of ice hockey games This article is about the ice hockey challenge. For other uses, see Victoria Cup. The Victoria Cup was series of games played between professional ice hockey teams from Europe and the North American National Hockey League (NHL). The event was held twice, in 2008 and 2009. History The Victoria Cup was announced in 2007 as one of the highlight events to celebrate 2008, the 100th anniversary of the International Ice Hockey Federation (IIHF). The Victoria Cup was named ...