Zim (softwarea)
| Jatorria | |
|---|---|
| Sorrera-urtea | 2005 |
| Azken bertsioa | 0.77.2 |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | ingelesa, errusiera eta eleaniztuna |
| Programazio-lengoaia | Python |
| Sistema eragilea | Linux, Microsoft Windows eta MacOS X |
| GUI tresnak | GTK |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | GNU General Public License, version 2.0 or later (en) |
| Euskaraz | |
| Euskaraz | Bai |
| zim-wiki.org | |
| Iturri-kodea | https://github.com/jaap-karssenberg/zim-desktop-wiki |
Zim edo Zim wiki lokalean gordetako wiki-orrien bilduma gordetzeko diseinatutako testu editorea da. Orri bakoitzak eduki dezake formatu sinpleko testuaz gain: beste orriekiko estekak, Interneteko estekak, lokaleko dokumentuekiko estekak eta irudiak.
Bere funtzio nagusia testuak bildu eta etiketa, lotura, antolaketa eta beste trenen bidez informazio hori errez berreskuratzea eta informazio berria sortzeko aukerak emate Ezagutza Pertsonalaren Kudeaketa (PKM) tekniken bidez.
Oinarrizko tresnaz gain pluginen bidez erantsi daitezke ekuazio editorea, taulak, zuzentzaile ortografikoa...
Wiki-orriak .txt testu lauko fitxategietan eta karpetetan gordetzen dira wiki formatuan.
Zim aplikazioa Python lengoaian idatzita dago eta GTK+ libreriak erabiltzen ditu. GNU General Public License (GPL) software libreko lizentzia du.
Ezaugarriak
Horra ezaugarri interesgarri batzuk:
- Testua wiki testu editore arinean formaturik gabeko testu lau bezala gordetzen da, .txt luzapenarekin, baina editatzeko eta ikusteko formatu aberatsaren ezaugarri batzuk ditu: letra lodiekin, letra etzana, nabarmendua, azpimarratua, tituluak, ezabatze marra horizontala, buletak, numerazioa, estekak, taulak...
- Eduki multimedia: irudiak, fitxategi erantsiak, egutegia...
- Beste orriekiko estekak.
- Bilaketa sistema eraginkorra du: termino edo hitz kate bat wiki orri guztietan istant batean topatzen du.
- Aplikazioa orriak automatikoki gordetzen ditu karaktere bakoitzean.
- Etiketatze sistema du.
- Zereginen zerrenda kalifikatua, ataza garrantzitsuenak-eta nabarmentzeko.
- Esportatzen ahal da hainbat formatutara: HTML, diapositiba aurkezpen, Markdown, RST[1], LaTeX formatura...
Pluginak
Zimen ezaugarriei funtzionalitate gehiago erantsi diezaioke pluginen bidez:
- Ekuazio editorea (LaTex eta dvipng bidez),
- Plotak (GNU R edo Gnuplot bidez),
- Zuzenketa ortografikoa (euskaraz),
- Zereginen kudeaketa,
- Taula editorea,
- Egunkaria,
- Interneteko nabigatzailearen bidez inprimatzeko aukera,
- eta beste hainbat.
Eskuragarritasuna
Zim instala daiteke hainbat Linux banaketatan, macOS sistema eragilean eta Windowsen.[2]
Androiderako bertsiorik ez du une honetan.
Euskaraz
Zim euskarazko interfazearekin erabil daiteke Linux sistema eragilea darabilten hainbat banaketarekin. Windows sistemarekin oraingoz ez.[3]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «reStructuredText» docutils.sourceforge.io 2021-10-22 (kontsulta data: 2022-02-14).
- ↑ «Zim - a desktop wiki» www.zim-wiki.org (kontsulta data: 2022-02-14).
- ↑ «Zim - Librezale.eus» librezale.eus (kontsulta data: 2022-02-14).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.