Zientzien etxea garai bateko udal hiltegian ezarri zen[1]. Eraikina Luis Barrón arkitektuak proiektatu zuen eta Gómez Escobar injeriariarekin batera altxatu zuen. 1910an inauguratu zen hiltegia eta 1981. urtean itxi zen[2]. Hurrengo bi hamarkadetan beste erabilpen batzuk eman zitzaizkion[1].
1990. hamarkadan goitik behera berriztu zen eta 1999ko apirilaren 22an Zientzien etxea inauguratu zen.
Zientzien etxeko espazioak
Harrera gela handi bat du eta bertatik sartzen da museoak dituen gainerako espazioetara. Beheko solairuan lau erakusketa gela daude eta lehen solairuan hitzaldien gela eta hainbat tailer.
Erakusketa gelak
165 eta 156 metro koadro arteko lau gela dira. Hamar bat zientzia erakusketa egiten dira urtero, zientziaren inguruko gai aniztasun handikoak. Erakusketa guztiak doakoak dira[3].
Hitzaldien aretoa
Lehen solairuan kokaturik dago eta 100 ikuslerentzako tokia du. Bertan jardunaldiak, hitzaldi zikloak eta mahai inguruak izaten dira eta zientzia gaitzat duten filme eta dokumentalak ere izaten dira.
Beste areto batzuk
Lehen solairuak hiru gela daude tailerrak burutzeko. Ikastetxeetako haurrei, gazteei eta helduei bideraturiko ikastaroak antolatzen dira[3].
Eraikinaren inguruan Zientzien lorategia dago[3]. Bertan zientziarekin loturiko hainbat elementu aurkitzen dira.
Harrizko zubitik gertu dagoen eremuan haurrek esperimentatzeko erabil ditzaketen objetu ugari aurkitzen dira: pirueta, prisma hexagonala, espiral bikoitza, ur zurrunbiloa, disko birakaria...[2] Zientzien etxearen aurrealdean Los Cayos aztarnategiko (Cornago, Errioxa) dinosauroen lorratzen erreplika aurkitzen da. Burdinezko zubitik gertu dagoen eremuan Estazio meteorologikoa eta soinuaz esperimentatzeko elementu ugari daude: oihartzunaren jokoa, konferentzia, harri musikala, xilofonoa, balantzin musikala, soinu teleskopioa eta lauza saltariak[2].
↑ abc(Gaztelaniaz)Ocio, Guia del. «Casa de las Ciencias»Guía del Ocio: Cine, Teatro, Conciertos, Arte, Restaurantes y locales(Noiz kontsultatua: 2021-04-16).