Zientzia Kaiera bloga elkarlanean gauzatzen dute hainbat pertsonaren artean. Zientzia gizarteratu nahi dute, bere balioak, historia, eta lorpen nagusiak hedatuz. Blogeko edizioa Uxune Martinezek egiten du, Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko Zabalkunde Zientifikorako arduradunak.
Animalien aferak: Eboluzioaren ondorio dira. Istorioak animalien funtzionamendua erakusteko.
Asteon zientzia begi-bistan: Igandeetako laburpena.
Elkarrizketak: Ikertzaileekin
Ekitaldiak: Hitzaldi eta bilkurenn iragarpenak eta laburpenak artikulu eta bideoekin.
Emakumeak zientzian: artikuluak, biografiak, eta elkarrizketak.
Ezjakintasunaren kartografia: Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri
Ikasleen begietatik: ikertzaile gazteen ikuspuntua UPV/EHUko Zientzia eta Fakultateko Alagala euskara taldeak aurkeztuta.
Kolaborazioak.
Mugaldea: jatorriz gaztelaniaz sortuak izan diren testuen itzulpenak
Oinarrizko kontzeptuak: Zientziaren historian landutako hainbat kontzeptu eta terminoen sorrera nondik datorren zabaltzeko.
Zientzialari: Artikuluez eta bideoak euskal zientzialarien lana aurkezteko.[1]
CC-BY-SA lizentzia librea
Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean daude blogeko edukiak. Beraz, artikuluak, bideoak eta eduki guztiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko aukera dago, beti ere, egilea nor den aitortuta eta lizentzia berarekin zabaltzen badira.