Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka edo Ziburuko Azoka urtero Ziburun (Lapurdi) ekaineko lehen asteburuan antolatzen den kultur azoka da. Euskarazko literatura eta musika dira ekimenaren ardatzak.[1]
Ekimenak 2019an hasi zuen ibilbidea, Baltsan elkarteak eta ARGIA hedabideak antolatuta. Euskal Irratiak, Ziburuko Udalak eta EKEk babestu izan dute.