Euskal Herriko Idazleen Biltzarra

Euskal Herriko Idazleen Biltzarra
Sarako Idazleen Biltzarra
Sorrera1984
DataUrtero, Pazko egunez
Lekua Sara (Lapurdi)
 Euskal Herria
EgoitzaSarako kiroldegia
AntolatzaileakSarako Turismo Bulegoa
Euskal Kultur Erakundea
WebguneaEuskal Herriko Idazleen Biltzarra

Euskal Herriko Idazleen Biltzarra, Euskal Idazleen Biltzarra edota Sarako Idazleen Biltzarra Lapurdiko Sara udalerrian urtero Pazko egunez ospatu ohi den topagune edo biltzarra da. Hastapenetik xede bera izan du: egun berean, toki batean, Euskal Herrian bizi edo honetaz ari diren idazleen biltzea, euskaldunak izan ala ez.

Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen dute eta Sarako kiroldegian ospatzen da.

Historia

Sarako Idazleen Biltzarra lehen aldikoz 1984ko Pazko astelehenez egin zen. Omordiako geletan ospatzen hasi zen, baina 1993tik aurrera herriko kiroldegian burutzen da.

Biltzarrak arrakasta gero eta handiagoa bildu du. Lehen urtean 70 idazle bildu baziren, gaur egun 150 idazle inguru etorri eta bertaratutako orori heuren liburuak sinatu ohi diete. Lehen urtean 70 idazle bildu baziren, gaur egun 150 etortzekotan dira liburuen sinatzeko.

2016ko martxoaren 28an ospatutako ekitaldian, orotara, 11 argitaletxek, 22 elkartek eta ehun idazlek baino gehiagok parte hartu zuten.

Sarituak

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo lotura

Kanpo estekak

43°10′15″N 02°37′50″W / 43.17083°N 2.63056°W / 43.17083; -2.63056