Ziape-gasaren eraginak osasunean hura jasan duen pertsonak jasotako gas kopurua, erasoaren iraupena eta zipa-gas mota edo aldaeraren araberakoa da. Orokorrean, sintomak ez dira gasaren eraginpeko unean bertan jasotzen, handik ordu batzuetara baizik.
Zantzu eta sintomak:
Larruazala: gorritzea eta 6-12 ordutara baben agerpena.
Begiak: narritadura, mina eta negar-jarioa eragin dezake, eta kopuru handiekin baita erredurak eta itsutzea ere.
Arnas sistema: min sinusuala, eztula, eztarriko mina eta arnasa hartzeko zailtasuna.
Lisuriketa sistema: sabeleko mina, beherakoa, ondoeza eta botagura.
Garuna: dardarak, koordinazio eza eta gasarekiko esposizio luzea izan baldin bada konbultsioak ere bai.