Zhakozhaj katalogoa gure eguzki-sistematik gehienez ere 10 parseceko distantziara dauden izarren katalogo bat da. 1979 eta 1996 artean Ukrainako Vestnik Khar'kovskogo Unibertsitateko V. A. Zhakozhajek garatua, katalogoan 0,100 arku segundukoak baino handiagoak diren paralaje trigonometriko, fotometriko eta espektralak dituzten izarrak agertzen dira. Izar anizkoitzeko sistema bisualetako izarren, sistema bitar espektroskopikoko izarren eta 0,08 eguzki masa baino gehiago duten izar ikustezinen datuak ditu. Izarren ezaugarri nagusiak aurkezten dira, posizioa, mugimendu propioa, abiadura erradiala, paralajea eta datu fotometrikoak kasu, baita erradio eta masaren datuak ere. Katalogoa %70ean dago osatua.
Nomenklatura
Katalogoko sarrerak Zkh NNN bezala agertzen dira (NNN 1 eta 356 arteko zenbaki bat delarik), Zkh 1 gure Eguzkiari dagokiolarik. Jarraian ikus daitekeen taulan izar ezagun batzuen Zhakozhaj katalogoko zenbakia ikus daiteke:
Ikus, gainera
Kanpo estekak