Matematikan, zenbaki defektiboa n zenbaki arrunta da, zeinaren zatitzaileen batura (1a kontuan hartuta, baina ez zenbakia bera) haren balioa baino txikiagoa dena. Beste definizio baliokide hau da: zenbaki defektiboek σ(n) < 2n betetzen dute, non σ(n) zatitzaile funtzioa den, hau da, n-ren zatitzaile positibo guztien batura , n bera barne. 2n - σ(n) balioa n-ren defektibotasuna deritzo.
Zenbaki defektibo ez dena zenbaki oparoa deritzo.
Adibidea: 15 < 1 + 3 + 5 = 9
Zenbaki defektibo bikoitien eta zenbaki defektibo bakoitien kopurua infinitua da, esaterako, zenbaki lehen guztiak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak