Zarauzko Kirol Elkartea bertako kirol elkarterik garrantzitsuena da. 1944an sortu zen. Futbol, areto-futbol, atletismo, eskubaloi, saskibaloi, errugbi, halterofilia, igeriketa, pilota zein xakeko taldeak ditu.
Talderik garrantzitsuenak, eskubaloiko Amenabar Zarautz eta futboleko taldeak dira, non lehenengoa Zilarrezko Ohorezko mailan dabil eta bigarrena Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean.
Historia
1944an sortu zen. Futbol zein errugbiko taldeek Astiko kirol instalakuntzetan jokatzen dute eta igeriketa, pilota, saskibaloi eta eskubaloiko taldeek berriz Aritzbatalde udal kiroldegiko instalakuntzetan. Eskubaloi taldea Zilarrezko Ohorezko mailan dabil. Futbol taldea, bere sorreratik denboraldi gehienetan Gipuzkoa mailako Preferentean egon da, hiru denboraldi ezik, non 3. Mailan egon den. Gaur egun Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean dabil.
Jantziak
Futbol taldeak, jantzi guztia kolore beltzekoa du eta eskubaloikoak berriz, kamiseta eta galtzetin zuriak eta galtza beltzak.
[1] Zarauzko kirol ekitaldien zerrenda
Datuak
2024-25 denboraldiko datuak barne.
Mailak
Azken urteak
Palmaresa
Emakumezkoen taldea
Zarauzko Kirol ElkarteaSorrera | 1944 |
---|
Futbol zelaia | Asti edukiera: 800 lagun inaugurazioa: - |
---|
Liga | Euskal Liga |
---|
2023-24 | 4.a |
---|
|
|
|
Azken urteotan Euskal Ligan aritu da taldea. 2016-17 denboraldian Ligako txapeldunak izan ziren eta Bigarren Mailara igotzea lortu zuen taldeak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak