Inguruaren argazkian islada nebulosak ere ikusten dira, nagusiki gertuko izarren argi urdina islatzen dutenak.
Argazkian, laranja kolorez, ezkerraldean eta behean, Sugar Nebulosa ere ikus daiteke, NGC 2024 bezala katalogatua. Izen hau sutzar batekin duen antzagatik jasotzen du. Izarrarteko hauts xurgatzaile errenkada ilun bat siluetan nabarmentzen da hidrogenoaren igorpenaren argitasunaren aurrean, eta, izatez, Zurrustada Nebulosaren benetako energia iturria ezkutatzen du. Errenkada ilunaren atzean hauts iluntzailean zehar infragorri uhin luzeran ikus daitezkeen izar gazte eta beroek osatutako kumulu bat dago. Kumulu horretako izar masibo gazte bat izan daiteke Zurrustada Nebulosaren hidrogeno gasa ionizatzen duen erradiazio ultramorearen iturria.
Irudian NGC 2023 nebulosa ere ikus daiteke, IC 434ren azpian. Islada nebulosa bat da, hortik bere kolore urdinxka bereizgarria. IC 431 Zurruztada Nebulosaren justu ezkerrean agertzen da.