Zacharias Ursinus (Breslau, 1534ko uztailaren 18a – Neustadt an der Weinstraße, 1583ko maiatzaren 6a) alemaniar teologo protestantea izan zen, Heidelbergeko Kristau-ikasbidea egitean esku hartzeagatik ezaguna; litekeena da haren egile nagusia izatea.[1]
Biografia
Ursinus Breslaun, bere jaioterrian, irakasle izan zen (1558-60). 1561ean, Frederiko III. printze hautesleak, Vermigliren aholkatuz, Palatinatuan Erreforman laguntzeko deitu zion, eta Heidelbergeko Collegium Sapientiae delakoan irakasle esleitu zuen. Bertan 1562-63an, Printzearen aginduz, Heidelbergeko Kristau-ikasbidearen lehenengo zirriborroak egin zituen, eta, beste teologo eta elizbururekin batera, idazkiaren azken berrikusketan esku hartu zuen.
Zenbait idazkitan Palatinatuko hauteslerriko teologia erreformatua aldeztu zuen, luthertar arrazoibideen aurka. Hark emandako hitzaldiak bere ikasle eta ondorengo David Pareus-ek jaso zituen Explicatio catecheseos delakoan, teologia erreformatuan eragin handikoa izan zena. Kristau-ikasbidea Dordrechteko Sinodoan ofizialki onetsi zuten, eta Ursinusen Explicatio catecheseos erreformatuen apaizgaitegi eta unibertsitateetan erabili zen.
Ursinusen metodoa eskolastikoa zen; haren teologia, kalbindarra.[2]
Erreferentziak