Złoty (polonieraz ˈzwɔtɨ, pl. złote, ˈzwɔtɛ edo złotych ˈzwɔtɨx) Poloniako dirua da. 100 groszy-tan banatzen da. Złoty hitzak polonieraz "urrezko" esan nahi du. PLN ISO 4217 kodea eta zł ikurra ditu.
1990eko hamarkadako inflazioa zela eta, izena aldatu zioten eta, 1995eko urtarrilaren 1ean, lehengo 10.000 złoty (PLZ) 1 złoty berri (PLN) bilakatu ziren.