Yon Goikoetxea Lara (1984ko azaroaren 8a) ikasle eta politikari venezuelarra da. Bere aitona-amonak Gordexolakoak dira.
Biografia
2007ko hasiera aldera nabarmendu zen Venezuelako figura nazional gisa, hain zuzen ere, Hugo Chávezen gobernuak Radio Caracas Televisión ixtearen kontra eta, geroago, Venezuelako Presidentea bera bultzatzen ari zen Konstituzio-erreformaren kontra sortutako ikasleen erantzunaren buru jardun zuenean.
Harrezkero, zuzenbideko ikasle horrek hamaika protestazko ikasle-martxa jendetsu, eta baketsuak, antolatu ditu giza eskubideen zein herritarren eskubideen eta adierazpen-askatasunaren alde.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak