Yayo Herrero
Yayo Herrero López (Madril, 1965) espainiar antropologo, nekazaritzako ingeniari, unibertsitateko irakasle eta ekintzaile ekofeminista da. Europan, ekofeminismoaren eta ekosozialismoaren arloko eragin handieneko ikertzaileetako bat da.[1][2] BiografiaYayo Herrero lizentziaduna da Antropologia Sozial eta Kulturalean eta Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoan, eta diplomatua Gizarte Hezkuntzan. Gainera, goi-mailako ikasketak egin ditu Hezkuntza Zientzietan.[3][4] Ekofeminismoaren eta ekosozialismoaren arloko eragin handieneko ikertzaileetako bat da Europa mailan.[4] Espainiako Ecologistas en Acción (Euskal Herrian, Ekologistak Martxan) erakundeko estatu-mailako koordinatzaile izan da, eta giza eskubideen eta gizarte-ekologiaren alorreko hainbat gizarte-ekimenetan parte hartu du. Gaur egun UNEDeko irakaslea eta FUHEM (Fundación Hogar del Empleado) erakundeko zuzendaria da.[5] Horrez gainera, kolaboratzaile dihardu hainbat komunikabidetan; esate batera, eldiario.es egunkarian.[6] LanakYayo Herrerok hainbat saiakera-lan idatzi ditu, eta bai horietan bai bere aktibismo ekofeministan gaur eguneko garapen-eredu kapitalistaren kontraesanak salatzen ditu.[3] Izan ere, Herreroren ikerketa-gai nagusia garapen- eta produkzio-eredu kapitalistaren ondoriozko krisi ekologikoa da.[7] Beraren ustez, kapitalismoak ezinbestekoa du etengabeko hazkunde ekonomikoa, eta hazkunde horrek talka egiten du Lurraren muga biofisikoekin.[3][7] Gainera, eredu ekonomiko horretan garrantzirik gabeko lanbideak lehenesten dira, eta giza bizitzarentzat ezinbestekoak diren lanak, hala nola nekazaritza-produkzioa eta lan erreproduktiboa, behin-behinekotasunera kondenatu eta soldata-sistematik kanpo uzten dira.[3][8] Herreroren aburuz, pertsonak izaki ekodependente eta interdependenteak gara, eta askotariko mugak dauzkagu; besteak beste, gure gorputzen zaurgarritasunari eta iraungipenari lotutakoak, natura-baliabideen eskasia, klima-aldaketa, biodibertsitatearen suntsipena eta airearen kutsadura.[3] Herrerok erakundeen, gizarte-mugimenduen eta herritarren arteko elkarlana aldarrikatzen du, horren bidez gizarte-eredu iraunkor eta erantzunkideak sustatzeko, non produkzioaren eta lanaren definizioak berrikusi egingo diren “biofisikoki bideragarriak eta sozioekonomikoki bidezkoak” diren proposamenen bidez.[3] Argitalpen hautatuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Data eu/Yayo Herrero Tidak ditemukan |