Yasmine Khris Maansri (Marseilla, Frantzia, 1996) itzultzailea, kazetaria eta telebista aurkezlea da. 2021eko urtarrilaren 18az geroztik Nafar away telebista saioa aurkezten zuen Hamaika Telebista katean.[1]
2024an Esker onez 14 saio egin ditu Nafarroako pertsona ospetsuren bizitza kontatzeko, horietako bakoitzaren testimonioarekin: Sagrario Aleman, Edurne Koch, Pedro Miguel Etxenike, Emilio Majuelo, Amaia Izko, Nerea Urkizu, Castillo Suarez, Sabino Cuadra, Mintxo Garaikotxea, Ana Sarobe, Jose Mari Esparza, Marino Goñi, Estitxu Arozena, Oier Sanjurjo.
Bizitza
Marseillan jaio zen 1996an aljeriar jatorriko familia batean. Gurasoak Aljeriatik terrorismoaz ihesi Frantziara joandako migratzaileak ditu.[1]
Itzulpengintza ikasketak egin zituen. Itzultzaile eta kazetari egiten du lan. 2019ko maiatzean Iruñera joan zen bizitzera eta euskara ikasteari ekin zion. Urtebetean B2 euskara gaitasun maila lortu zuen. 2021ean Nafar Away telebista saioa aurkezten hasi zen euskaraz Hamaika Telebistan.[1]
Ama-hizkuntza frantsesa du, baina euskaraz, ingelesez, galizieraz, gaztelaniaz eta portugesez egiteko gai da.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak