Yang Yung-wei (Shihzih (Taiwan), 1997ko irailaren 28a) judo borrokalari taiwandarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina lortu zuen, Taipei txinatarra ordezkatuz, ≤60 kg-ko gizonezkoen kategorian, Naohisa Takato japoniarraren (zilarrezkoa) atzetik eta Yeldos Smetov kazakhstandarraren eta Luka Mkheidze frantziarraren (brontzezkoa partekaturik) aurretik sailkatuz. Kontuan izan, Txinak jarritako baldintzak direla eta, 1979an NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) Nagoia-n (Japonia) hartutako erabakiak Taiwanek Olinpiar jokoetan (bere izenean eta bere banderapean) esku hartzea galarazten duela; beraz, Taipei txinatarraren izenean aritzen da.[2][3][4]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak