Xuhui Barrutia (Txinera sinplifikatuz: 徐汇区; pinyineraz: Xúhuì Qū), Shanghai osatzen duten erdiguneko barrutietako bat da. 2001eko erroldaren arabera, 1.064.600 biztanle eta 54,76 kilometro koadroko azalera zeukan.
Inguru naturala eta kokapena
Xuhui Barrutiaren mugakideak honakoak dira: Luwan ipar-ekialdean, Pudong ekialdean, Jing'an iparraldean, Changning ipar-mendebaldean, eta Minhang ekialde eta hegoaldean.
Historia
Xuhui barrutiaren gune gehiena, Shanghaiko etxebizitza gunerik garestienetakoa izan zen XIX. mendearen amaiera eta hasieran. XX. mende erdiko errebolta gertatzean, etxeak eta barruti gehienean, industriak eraiki ziren. 1990eko hamarkadan, hiriko gobernuak, barrutiaren eraberritzea hasi, eta merkatal-gune eta denda ugari eraiki dituzte bertan.
Hezkuntza
- Shanghai Jiao Tong Unibertsitatea
Euskal Etxea
Barrutiko Fu Xing kalean, 2004an zabaldutako Asiako lehen Euskal Etxea dago.
Ikus, gainera
Kanpo estekak