Xie Siyi
Xie Siyi (txinera sinplifikatuz: 谢思埸, Shantou, 1996ko martxoaren 28a), tranpolin jauzilari txinatarra da. 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina lortu zituen eta 2024ko Jokoetan berriz izan zen txapelduna. Munduko txapelketatan lau urrezko domina eskuratuak ditu. Kirol ibilbidea10 metrotako plataforman hasi zen lehiatzen Chen Aisen bikote zuela, baina, 2012an izandako lesio larri baten ondorioz, tranpolin probetan lehiatzea erabaki zuen. 2015eko Munduko txapelketan, metro bateko tranpolinean, urrea irabazi zuen, eta, taldekako proban, brontzea eskuratu zuen. 2017an, 3 metroko tranpolinean, txapelduna izan zen berriz, eta, jauzi sinkronizatuan, bigarren egin zuen Cao Yuan herrikidearekin batera.[1] Hurrengo urteetan, kide bera izan zuen jauzi sinkronizatuan, eta, 2018ko Munduko Kopan eta 2019ko Munduko Txapelketan, txapeldun izan zen proba bietan.[2][3] Tokioko Olinpiar Jokoetan ere, urrezko dominak lortu zituen bakarkako saioan[4] eta sinkronizatuan, oraingoan Wang Zongyuanekin[5]. Bakarkakoan, 85 puntutik gora egin zuen bere sei jauzietan, eta 558,75 puntu eskuratu zituen, errekor olinpiko berria ezarriz[6]. 2024ko Munduko txapelketan zilarrezkoa eskuratu ondoren Parisko Olinpiar Jokoetan berriz izan zen txapeldun olinpikoa. Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Xie Siyi |