Xabier Peña Albizu (Tolosa, Gipuzkoa, 1914ko ekainaren 30a - 1980ko urriaren 1a) euskal idazlea eta frankismo garaiko etxe eskolaren mugimenduaren ekintzailea.
Iruñean egin zituen maisu ikasketak eta Lovainan (Belgika) soziologiakoak. Euskal Herrira itzulirik, Bilbon ibili zen irakasle. El Día, Euzkadi , Karmel eta Izaskun agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Mendizalea zen, eta urrutiko mendietara ibilaldiak egiten zituen, Xebe anaiarekin batera. 1975ean, Kilimanjaro mendira egindako bidaia bat zela eta, Afrika-Sorkaldean ibillaldi bat izeneko liburua argitaratu zuen. Euskaltzain urgazlea izan zen.
Lanak
- Ene potxolo (komedia)
- Euskal Irakasbide laburra (1958), euskara ikasteko metodoa
- Abere alaiak (1969), haurrentzako ipuinak
Erreferentziak
Kanpo estekak