Xabier Amatria Cuesta (Bilbo, 1958) kazetaria administrazioan lan egin du, bereziki Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean, euskararen presentzia administrazioan indartzeko helburuarekin.
Biografia
Aita Andosillakoa eta ama Poteskoa, biak gerrak Bilbora eraman zituen. Bera bilbotar petoa da. Deustuko La Sallen izan zuen euskararekin lehen kontaktua. Kazetaritza ikasketak egin zituen 1982an, lehen promozioan; ondoren Radio Vitoria aritu zen eta hainbat ikasketa burutu zituen: Itzulpen Masterra, 1992an, HIZNET Hizkuntza Plangintza Graduondoa, 2007an, Goi-zuzendaritza Publikoa Masterra, 2013an... Hasieran HABE euskaltegietan lan egin zuen; ondoren Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza nagusian egin zuen 1994az geroko laneko bizia, IVAPen Euskara Zerbitzuaren barruan, Normalizazio eta Prestakuntza Atalean. Erretreta 2024an hartu zuen.[1][2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Miel Anjel Elustondok Xabier Amatriari egindako elkarrizketa, Administrazioa Euskaraz, 126.zk., 2024ko urria, 30-33.or.