Wuthering Heights (euskaraz Gailur ekaiztsuak), 1939ko William Wyler estatubatuarrak zuzendutako amodiozko drama film bat da. Emily Brontë ingeles idazlearen 1847ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Merle Oberon, Laurence Olivier, David Niven eta Geraldine Fitzgerald aktoreek antzeztu zuten.
Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Zuri-beltza, Gregg Toland) irabazi zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Earnshawsak lurjabeak dira XIX. mendeko Ingalaterran. Egun batean, aita hiritik etxera iritsiko da mutil ijito batekin, Heathcliff deitzen diotena, izututa bezain itxura onekoa. Seme harroak, Hindleyk, arbuiatu egiten du, baina bere ahizpa Cathyk, aldiz, adiskidetasun eta maitasun harreman estua ezartzen du berarekin. Earnshaw jauna hil ondoren, Hindley seme zaharrenak, garai honetan jada alkoholiko bat dena, Heathcliff zerbitzari bihurtzen den ukuilura bizitzera bidaltzen du, gazteak independente eta zoriontsu izaten hazten dira, Hindleyk Heathcliffekiko zuen etsaitasuna jarraitzen duen arren. Gauzak aldatu egiten dira Heathcliff eta Cathy lautadan jolasean ari direnean, Cathy Heathcliffekin joaten da bizilagunen etxea zelatatzera, baina txakurrak agertzen dira eta atzetik hasten dira lapurrak direla pentsatzen, Cathy lurrera erortzen da eta txakurrek hozka egiten diote eta biak harrapatzen dituzte.
Aktoreak
Kanpo loturak