Gaztetandik arduratu ziren hegazkingintzaz; lehen hegazkina higikunde bertikaleko egin zuten, alboko eta horizontaleko ardatzen printzipioan oinarritzen zen; ondorengo urteetako hegazkingintzan eragin handia izan zuen oinarri horrek. XX. mende hasieran zenbait hegazkin diseinatu zuten eta 1903-1905 urteetan autopropultsioan oinarritutako lehen hegaldiak egin zituzten[1]. 1908. urtean Estatu Batuetako gobernuak onartu egin zuen anaiek diseinaturiko hegazkina.