Filmak 2012an lau sari irabazi zituen, Mainichi Film AWARDS-a eta Japoniako akademia sariak irabazi zituen, animazio pelikula onenagatik. Osloko zinema festibala eta Sitgeseko zinemaldian ere sariak irabazi zituen animazio onenagatik. Beste film batzuk Denboraz jauzten zuen neska eta hurrengo urteko film sarituak Mutila eta piztia dira.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Argumentua
Filmak Hana unibertsitatean dagoen emakume baten bizitza kontatzen du. Gizon susmagarri batekin topatzen da bere klasean. Hana berarekin bere liburua partekatzen du, geroagoa maitemindu egiten dira, eta gizonak bere sekretua esaten dio, gizotso zela. Hana hain maiteminduta zegoen ez zitzaiola inporta. Bi ume eduki zituzten, eta jaio ziren eguneko eguraldiko izena jarri zioten, alaba handiari, Yuki, jaio zelako elur egiten zuenean, eta seme txiki, Ame jaio zenean euri egiten zuelako.
Gizotsoa hil egiten da ibaian eta orduan Hanak bere bi umeak hazi eta beraien sekretua ezkutatu beharko du. Hana beraien esku uzten du nola bizi, otsoz edo gizakiz.