Wisteria Lodgeko abentura, baita John Scott Ecclesen Bizipen Singularra eta San Pedroko Tigrea deitua ere, jatorrizko ingelesezko izenburua, The Singular Experience of Mr. John Scott Eccles eta The Tiger of San Pedro, 1908an Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko idatzitako kontakizun laburra da.
Bere Azken Agurra (1917) bilduman argitaratu zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Zeharo aspertua dagoen Sherlock Holmesek Surrey konderrian jazotako Aloysius García ustezko espainiar kartografoaren hilketa kasua argitzeko John Scott Eccles jaunaren eskeintza onartuko du. Baina berehalakoan, desagertze horren atzean hasieran zirudiena baina ezkutuko gauza gehiago daudela ohartuko da.
García ez zen espainiarra, San Pedro herrialdeko ertamerikarra baizik, eta haren heriotzaren errua Henderson lurjabe boteretsuarena da, jatorriz Don Juan Murillo, ezizenez "San Pedroko Tigrea" baita, Ingalaterrara ihes egin eta inork ezagutu ez dezan Surrey konderriko Wisteria Lodge jauretxean izen faltsuz bizitzen jarritako San Pedroko diktadore anker eta odoltsua. García, Murillok hildako bere aberkideak mendekatzeko asmoz diktadorea Ingalaterran hiltzeko egitasmoa prestatzen ari zen, baina Murillo jabetu eta bere morroi Lopezi Garcia hiltzeko agindu zion.
Ikus gainera
Kanpo estekak