Winifred Starr Dobyns (1886ko urriaren 21a – 1963ko abenduaren 30a) estatubatuar sufragista eta paisaiaren diseinatzailea izan zen.
Haurtzaroa
Winifred Ursula Starr Cook konderrian jaio zen, Illinois-en, Merritt Starr eta Leila Whadock Starr-en alaba. Aita abokatua zuen.[1]
Ibilbidea
Dobyns Illinoiseko Emakume Errepublikanoen Batzorde Exekutiboko presidente bihurtu ziren 1919ko uztailean. Frank Orren Lowden-en 1920ko presidentzia hauteskunde-kanpainako emakumezko dibisioaren arduraduna zen.[2][3] Emakume Sufragisten Amerikako Elkarte Nazionalaren ospakizun eta konbentzioan parte hartu zuen Chicago-n urte hartan.[4] 1927an "The Lady and the Tiger (or, the Woman Voter and the Political Machine)" [5][Dama eta Tigrea edo, Emakume Boto-emailea eta Makina Politikoa] idatzi zuen, non alderdiaren politikan emakume boto-emaile berrien lekua deskribatu zuen. "Salbuespen posible batzuekin, erakunde politikoen helburua ez da gobernu on bat, zerbitzu patriotikoa, ongizate publikoa", azaldu zuen[6], eta ondorioztatu zuen "makina politikoa dela gaur egun demokraziarentzat dagoen mehatxurik handiena".
Dobyns-ek paisai diseinatzaile gisa lan egin zuen Pasadena-n,[7] eta lorategietan hitzaldiak eman zituen.[8][9] Berak egin zuen California Gardens (1931), [10] (Kalifornaiko lorategiak) Kaliforniako historia arkitektonikoan argazki-iturri baliotsutzat jotzen dena.[11] "Dobyns andrearen testuak lorezaintzan gero eta interes handiagoa dagoela adierazten du, eta Kaliforniako lorategiko artearen atzean dagoen oinarri historikoa erakusten du", esan zuen 1932an ikuskatzaile batek.[12]
Bizitza pertsonala
1909an, Winifred Starr, Fletcher Dobyns abokatu eta idazlearekin ezkondu zen.[1][13] 1932tik aurrera, Pasadena-ko etxalde batean bizi ziren, Rose Bowl Stadium-i [14](Katilu Arrosara estadiori) begira. Senarra 1942an[15] hil zen, eta bera 1963an hil zen, Duarte-ko (Kalifornia) egoitza batean, 77 urte zituela.[16]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- "Mrs. Fletcher Dobyns", argazkia Kongresuko Liburutegiko George Grantham Bain bilduman