Wilmsen tumorea, giltzurruneko enbrioma edo nefroblastomagiltzurruneko tumore disgenetikoa, oso gaiztoa, ia soilik ume txikietan aurkitzen dena eta bolumen nahiko handia (zenbait kilo pisatzeraino) har dezakeena. Egitura mikroskopikoa oso aldakorra du eta ehun desberdinak (fetala, kartilaginosoa, zuntz muskularrak, leunak nahiz zerrendatuak) eduki ditzake batera. Erradiosentikorra da, baina agian biriketara edo beste edonora eman ditu metastasiak, zeinu klinikoak agertu aurretik.[1]Max Wilms alemaniar zirujauaren izena darama, neoplasia hau deskribatu zuena.