William Ireland Knapp (New York, AEB, 1835eko martxoaren 10a - Paris, Frantzia, 1908ko abenduaren 5a) Estatu Batuetako filologoa eta euskalaria izan zen.
Biografia
Gaztelerako irakaslea izan zen Chicagoko Unibertsitatean. 1899an argitaratu zuen Life, writings and correspondance of George Borrow derived from official and other authentic sources bere lan nagusia, George Borrowri buruzkoa.
Haren eraginez hasi zen euskararekiko ardura izaten. Gazteleraren gramatika bat ere idatzi zuen. Dodgsonen adiskidea izan zen.
Erreferentziak