Sir William Edward Parry (Bath, 1790eko abenduaren 19a - Bad Ems, Prusiako Erresuma, 1855eko uztailaren 8a) anglo-galestar esploratzailea izan zen.
Hamahiru urterekin, Itsas Armadan sartu zen. Hiru urtez fragata batean aritu zen Spitsbergengo baleen arrantza-lekuak babesten. Latitude nordikoetan behaketa astronomikoak egiteko aprobetxatu zuen.
1818an Artikorako lehen espedizioan parte hartu zuen. John Ross kapitainak zuzenduta, Baffin badia zeharkatu zuten. Hurrengo urteetan, zonaldea esploratzen jarraitu zuen, Ipar-mendebaldeko Pasaia bilatzeko. 49 urtez, lortutako latituderik altuenaren errekorra izan zuen.
Kanpo estekak