William Cullen Bryant (Cummington, Massachusetts, 1794ko azaroaren 3a - New York, 1878ko ekainaren 12a) estatubatuar olerkari eta kazetaria izan zen.
Zuzenbidea ikasi zuen eta abokatu gisa lan egin zuen. Poesiarekiko interesa laster piztu zitzaion. New Yorkera joan zen bizitzera eta hainbat egunkaritako editorea izan zen, besteak beste New York Evening Post-ekoa.
Bere olerkigintza oso ezaguna eta eskuragarria izan zen eta Sutondoko poetekin elkartzen da.
Central Parken eta Metropolitan Museum of Arten sustatzaileetako bat izan zen.
Olerki hautatuak