Willem Jacob Luyten

Willem Jacob Luyten
Bizitza
JaiotzaSemarang1899ko martxoaren 7a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaMinneapolis1994ko azaroaren 21a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Amsterdamgo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaEjnar Hertzsprung
Hizkuntzakingelesa
nederlandera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Harvard College Behatokia
Lick behatokia
Minnesotako Unibertsitatea
Boyden Observatory (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Nazioarteko Astronomia Elkartea
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Willem Jacob Luyten (Semarang, 1899ko martxoak 7-Minneapolis, 1994ko azaroak 21) Herbehereetan jaiotako estatubatuar astronomo bat izan zen.

Luyten Ekialdeko Herbeheretar Indietan jaio zen, non bere aitak frantsesezko irakasle bezala lan egiten zuen.

11 urte zituenean Halley kometa ikusi zuen, eta, une horretatik aurrera astronomiagatik interesatzen hasi zen. Luytenek sekulako erraztasuna zuen hizkuntzak ikasteko, eta bederatzi hizkuntza ezberdin hitz egin zitzakeen. 1912an bere familiarekin batera Herbehereetara joan zen, non astronomia ikasi zuen Amsterdamgo Unibertsitatean. Han arteetako batxilergoa amaitu zuen 1918an.

Ejnar Hertzsprungekin Leidengo Unibertsitatean doktoretza lortu zuen lehen ikaslea izan zen, 22 urte zituenean. 1921ean AEBetar joan zen, non Lick Behatokian lan egin zuen. 1923tik 1928ra Luytenek Harvard College Observatoryn lan egin zuen. Hurrengo hiru urteak Hegoafrikako Bloemfontein hirian eman zituen, non Willemina H. Miedema ezagutu zuen, honekin ezkonduz 1930eko otsailak 5ean.

1931n AEBetara itzuli zen, eta 1931tik 1967ra irakasle bezala lan egin zuen Minnesotako Unibertsitatean. Ondoren, 1967tik hil zen arte astronomiara dedikatu zen.

Izarren mugimendu propioa ikertu zuen eta nano zuri ugari aurkitu zituen; hain zuzen ere Luyten izan zen izen hori erabiltzen lehena. Eguzkiaren antzekoak ziren eta honengandik gertu zeuden izarrak ere aurkitu zituen, Luytenen izarra kasu, bere izena daramana, edo Luyten 726-8 izar sistema, UV Ceti izar ñirñirkaria duena.

Sariak