Wilhelmine Gulowsen

Wilhelmine Gulowsen
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilhelmine Mentzine Sissener
JaiotzaKongsvinger1848ko maiatzaren 21a
Herrialdea Norvegia
Heriotza1899ko maiatzaren 26a (51 urte)
Familia
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakidazlea, editorea, poeta eta itzultzailea
Izengoitia(k)Waldemar Steen eta Annar Mentz

Wilhelmine Mentzine Gulowsen, jaiotzez Sissener (Kongsvinger, 1848ko maiatzaren 21a1899ko maiatzaren 26a), Waldemar Steen eta Annar Mentz izengoitiz ere ezaguna, norvegiar idazle, poeta, argitaratzaile eta itzultzailea izan zen.

Bizitza

Wilhelmine Mentzine Sissener Kongsvingerren jaio zen 1848ko maiatzaren 21ean. Johan Peter Brandt Sissener kapitainaren eta Oline Riiserren alaba eta Valborg Seeberg idazlearen ahizpa zen. 1866ko abenduaren 2an Anders Gulowsenekin ezkondu zen[1][2].

Gulowsenen lehen argitalpen independentea Strengeleg poesia bilduma izan zen, Waldemar Steen izengoitiaz sinatuz. Liburu hori gizon baten ikuspegitik idatzita eta emakumeen edertasunari buruzko maitasun-poema ugariz osatuta dago[3].

1882an Mindeblade over fru Johanne Reimers kaleratu zuen, Johanne Regine Reimers aktoreari buruzko liburua. 1882tik 1883ra Figaro astekari kulturala zuzendu zuen. Garai hartako hainbat aldizkari kulturaletan ere kolaboratu zuen[4].

Hainbat bidaia egin zituen Europan zehar, eta hori hurrengo argitalpenetan islatu zuen. 1884an Lidt om Recensionerne og Theatrene i Stockholm kaleratu zuen, Annar Mentz izengoitia erabiliz, eta 1885ean Alene med mange – reisebreve fra Frankrig, Italien og Schweitz, af den der har gjort turen[5].

1899ko maiatzaren 26an hil zen, 51 urte zituela[5].

Lanak

  • Strengeleg (1879)
  • Mindeblade over fru Johanne Reimers (1882)
  • Lidt om Recensionerne og Theatrene i Stockholm (1884)
  • Alene med mange – reisebreve fra Frankrig, Italien og Schweitz, af den der har gjort turen (1885)

Erreferentziak

  1. (Norvegieraz [bokmål]) Halvorsen, J.B.; Koht, Halvdan. (1888). Norsk Forfatter-Lexikon 1814-1880 : on the basis of J.E. Kraft's and Chr. Lange's "Norsk Forfatter-Lexikon 1814-1856". Christiania: Den Norske Forlagsforening, 454-455 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
  2. (Norvegieraz [bokmål]) Barth, Bj. Keyser. (1930). Norges militære embedsmenn : 1929. Oslo: Hanche, 529 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
  3. (Norvegieraz [bokmål]) Aasen, Elisabeth. (1986). Kvinners spor i skrift : supplement til norsk litteraturhistorie. Oslo: Samlaget, 148 or. ISBN 8252128432. (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
  4. (Norvegieraz [bokmål]) Kvaale, Reidun. (1986). Kvinner i norsk presse gjennom 150 år. Oslo: Gyldendal, 18 or. ISBN 8205167214. (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).
  5. a b (Norvegieraz [bokmål]) Dette skrev kvinner : bibliografi over norske kvinnelige forfattere med debut før 1931. Oslo: Skolen (argitaratze data: 1984), 85 or. ISBN 8257900109. (Noiz kontsultatua: 2025-01-01).

Kanpo estekak