What We Did on Our Holiday (euskaraz Zer Egin Genuen Gure Oporretan), 2014ko Andy Hamilton eta Guy Jenkin britainiarrek zuzendutako drama-komedia film bat da. David Tennant, Rosamund Pike eta Billy Connolly aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Doug (David Tennant) eta Abi (Rosamund Pike) senar-emaztea normalak dira, Lottie (Emilia Jones), Mickey (Bobby Smalldridge) eta Jess (Harriet Turnbull) seme-alaba maitagarri baina xelebreen gurasoak. Gurasoak izatearen estresak beren egonkortasun mentala eta bikote bizitza arriskuan jartzean, beren semeekin batera Eskoziako Lur Garaietara bidaiatu eta oporraldi bat burutzea erabakiko dute. Bertan, familia biltzar handi batera joan eta Gordie (Billy Connolly) topatuko dute, Dougen aita guztiz xelebrea dena. Halere, senar-emazteek bakea egiteko zirudien oporraldia laisterrera estualdi eroez beteriko bizipena bilakatuko da, eta egunerokotasuna senideen arteko arrangura, gaizkiulertu eta lurjotako egoez osatua egongo da. Haurrek egoeraren ustekabeko biraketa bat sortaraztean, familia beren arteko ezberdintasunak alboratu eta elkarlanean aritzera derrigortuak egongo da, bestelakoan gehien maite dutena galtzeko arriskuan egongo baidira.
Aktoreak
Kanpo estekak