Wendy Valeska Flores Acevedo (Santo Domingo, Nikaragua,1981) abokatua eta giza eskubideen defendatzailea. Nicaragua Nunca + taldearen koordinatzailea eta Iniciativa Mesoamericana de Defensoras erakundeko kidea.[1]
Biografia
Abokatu gisa graduatu zen Nikaraguako Ertamerikako Unibertsitatean (UCA), non Lege Konstituzionala eta Giza Eskubideen graduondokoa atera zuen Ikasketa eta Ikerketa Juridikoaren Institutuaren (INEJ) eskutik. Giza Eskubideak eta Emakumearen gaiari lotutako Txileko Unibertsitatearen Lege Fakultateko Diploma du ere.[2]
Flores 2002. urtean, 20 urte zituela, giza eskubideen defentsan hasi zen lanean eta hamabost urtez aritu zen[2] Nikaraguako Giza Eskubideen Zentroan, CENIDH, 2018ko abendura arte. Nikaraguako gobernuak elkartea ezeztatu eta lan talde gehiena herrialdetik atera zen kriminalizazioaren mehatxupean, Flores Costa Ricara mugitu zen.[3]
2019an, Costa Rican egonda, erbesteratutako beste kide batzuekin batera, Nicaragua Nunca+ taldea sortu zuen. Taldeak, giza eskubideen aurkako 400 kasu baino gehiago jaso ditu, eta horietatik 117 zentro klandestinoetan, polizia etxeetan edo espetxeetan egondako preso politikoenak dira. Testigantzen arabera, Gobernuaren kontrako protestetan parte hartzeagatik torturak eta tratu krudelak, ankerrak eta umiliagarriak eman ziren.[3]
Nicaragua Nunca Más
Nicaragua Nunca Más erakundearen koordinatzailea da, zeinak Daniel Ortega Murillo, Nikaraguako presidentearen Gobernuaren diktadura salatzen duen. Erakundearen arabera, dagoeneko 2.000 erahildako eta 150 preso politikotik gora dago. 2021ean, Democracy Award Recipient saria irabazi zuten, erbestetik egindako giza eskubideen aldeko lana dela eta.[2] Floresen arabera, Amerikako Estatuen Erakundeak - OEA ere herrialdearen egoera salatu du.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak