We Live in Time 2024ko John Crowley irlandar zinema zuzendariaren komedia dramatikoa da.
Filmak Donostiako 72. Zinemaldiaren Sail Ofizialean eman zuten, eta Urrezko Maskorra lortzeko lehian izan zen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Almutek eta Tobiasek ustekabeko topaketa batean ezagutuko dute elkar. Bizitza komuneko pasarteen bidez −maitemindu egingo dira, etxe bat eraikiko dute, familia bat osatuko dute, etab.− egia korapilatsu bat erakutsiko zaigu, bikotearen funtsak suntsitzeko arriskua dakarrena. Denboraren mugek desafiatzen duten bide bati ekiten dioten heinean, euren maitasun-istorioak ezohiko norabide bat hartu eta une bakoitza balioesten ikasiko dute protagonistek hamarkada batean zehar.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak