Waterville (irlanderazAn Coireán) Irlandako hego-mendebaldeko Kerryko konderriaren mendebaldean dagoen udalerri bat da, hain zuzen ere Iveragh penintsularen mendebaldeko muturrean kokatua dago, istmo estu batean. 2002ko erroldaren arabera 538 biztanle zituen. Ekialdean Lough Currane aintzira du eta mendebaldean Ballinskelligs badia (eta udalerria), biak Currane ibaiak elkarlotzen dituelarik. Udalerri hau N70 errepideak zeharkatzen du, Ring of Kerry ibilbide turistikoaren ohiko geldigunea delarik.
Historia
XVIII. mendearen amaieraldera bertako errekatxo batean Butler familiak heuren etxea edo egoitza eraiki zuen. Ziurrenik, kokalekuaren ondorioz lursailari Waterville (Uretako Udalerria) izena emanez. Gerora, jada XIX. mendearen hasieran, beste hainbat etxe eraiki ziren. Herrigune txikiak sortzaileek emandako leku izena mantendu zuen.
Udalerriaren historia 1880an bertan ezarri eta lehenbiziko aldiz Amerika eta Europa elkarlotu zituen tsaspeko klabe transatlantikoari lotua doa, honek Waterville udalerria eta Eskozia Berriko Canso udalerria elkarlotu zituelarik. Dena dela, gaur egun den udalerri txikia izatetik ez zion inoiz ere laga izan.
Udalerri honetan Charlie Chapliningeles aktore ospetsuak eta bere familiak oporraldiak igaro ohi zituzten, hain zuzen ere Butler Arms Hotel delakoan, bere oporleku gogokoenetako bat zelarik. Ondorioz, udalerrian aktorearen omenezko brontzezko estatua eta plaka batzuk ikusgai daude. Aktoreak udalerriari bere omenez urtero burutu ohi den Charlie Chaplin Comedy Festival zinemaldia ospatzeko baimena eman zion. Mick O'Dwyerfutbol gaeliko jokalari eta entrenatzaile ospetsuaren jaioterria ere bada, bere omenezko estatua bat ere badagoelarik.