Waterloo Belgikako Valonia eskualdeko Valoniako Brabante probintzian kokatzen den udalerri bat da. 2010eko urtarrilaren 1ean 29.598 biztanle zituen.
Belgika eta Europar Batasuneko Brusela hiriburutik 20 kilometrotara dago, horregatik Waterloo udalerriko biztanleriaren laurden bat atzerritarrek osatzen dute.
Historia
1815eko ekainaren 18an udalerri honetan Waterlooko gudua jazo zen, honetan Frantziako Napoleon Bonaparteren gudarosteak eta Wellington dukearen buruzagitzapean zeuden aliatuen gudarostearen arteko borroka eman zen, azken hauek garaipena lortu zutelarik.
Iruditegia
Kanpo estekak